SEA Arabako Enpresatik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarekin lankidetzan, CONFEBASKeko Erakunde kideei atxikitako enpresen artean egiten ari garen inkestan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Horretarako, inkestaren lehen edizioaren galdetegia aurkezten dizugu. Horren bitartez, EAEko industri enpresek 4.0 Industriarekin duten egoera jakin nahi dugu, euren pertzepzioa, beharrak eta kezkak, 4.0 Industriaren errealitateari buruz, izan ere, bertan dago dagoeneko, eta gero eta garrantzitsuagoa izango da euskal enpresa industrialen bilakaeran, eta beste aldetik, helburua ere da EAEko enpresek arrisku kapitalaren bitartez finantzatzeari buruz duten jarrera eta kokapena ezagutzea.
Emango diguzun informazioa oso baliagarria izango da Eusko Jaurlaritzak 4.0 Industria sustatzeko politikak egokitzeko, enpresen beharrak kontuan hartuko dituzten neurri eraginkorrak ezarriz.
Inkesta betetzeko 5 minutu inguru baino ez duzu beharko.
Gure iritziz, galdetegiari erantzuteko pertsona egokiak enpresaren ikuspegi global bat eduki behar du, eta/edo erantzukizuna enpresaren kudeaketan.
Zure erantzunak konfidentzialtasunez tratatuko dira, eta ez dira erabiliko SEA-k egindako ikerketa ez bezalako beste xede baterako.
Ondoren aurkituko duzun estekan klik eginez hasiko duzu inkesta.
HEMEN KLIK EGIN INKESTA BETETZEKO
Aurrez eskertzen dizugu inkestan parte hartzea, enpresen iritzia funtsezkoa baita ekintzak definitu eta sustatzeko 4.0 Industrian duten kokapena hobetzen laguntzeko.
Azkenik, jakinarazten dizugu lortutako erantzun guztiekin dagokion txostena prestatu eta gero, txostenaren kopia bat bidaliko dizugula, posta elektronikoz.